Arrakasta-kasuak

PROIEKTUA: Alternadoreetako garabiak. Torrejongo zentral hidraulikoa.

Alternadoreetako 85/15 t-ko zubi-garabien zaharberrikuntza elektromekanikoa

Bezeroa: IBERDROLA

Instalazioa: Torrejongo ZH

2 zubi-garabi hauen funtzionamendu arruntean arazo elektromekanikoak antzeman zirenez, zaharberritu egin behar ziren, maniobrak egitean behar besteko segurtasuna bermatzeko, zentraleko multzoak desmuntatzen hasi baino lehen.

* Lehendik dauden korronte-harguneen ordez, garabien elikadurako barra isolatuak eta, orgaren kasuan, kable-euskarrien bidez jasandako gortina-barra jartzea.

* Ekipamendu elektrikoa.

Maniobrarako eta babeserako armairu elektrikoak aldatzea.

Aginte-postuen ordez, teknologia berriko beste batzuk jartzea.

Instalazio osoko kable elektrikoak eta hoditeria aldatzea.

Mikroetengailuen ordez, teknologia berriko beste batzuk jartzea.

Aginte-zubiak irrati bidez hornitzea.

Errotore-erresistentziak aldatzea.

Tailerrean, motorrak, kojineteak, ikatzak… berrikustea.

Garabiak sinkronizatzea, bi garabien maniobra egiten denean kontrolak aginte-postuetako batetik manipulatzeko aukera egon dadin.

  • 85/15 Tn-ko jasoketa, 88 metroko ibilbidea, 16,5 metroko garabi-argia.
  • 400 V 50 Hz-ko hargunea, errail isolatudun korronte-harguneen ordez.
  • 160 A-ko etengailu nagusia, babes diferentzial erregulagarria duena.
  • 85 Tn-ko jasoketa nagusia.
    – Jasotzeko 16 Kw-ko 2 motor.
    – Korapilo itxidun Altivar 71 maiztasun-aldagailu bidezko eragintza-sistema.
  • Bigarren mailako 15 Tn-ko jasoketa.
    – Jasotzeko 10 Kw-ko 2 motor.
    – Errotore-erresistentzia bidezko abiadura-erregulazioa eta eldrodun balazta.
  • Orgaren translazioa (16.5 m-ko argia).
    – 2,75 Kw-ko 2 motor.
    – Altivar 71 maiztasun-aldagailu bidezko eragintza-sistema.
  • Zubi-translazioa.
    – 3 Kw-ko 2 motor.
    – Errotore-erresistentzia bidezko abiadura-erregulazioa eta eldrodun balazta.
  • PLC Schneider Electric TSX kontrola.
  • Kabinako konbinagailuak edo Itowa irrati-ekipamendua dituen mahaitik bideratutako agintea.

PROIEKTUA: CALLAOKO PORTUKO ITSASONTZIEN ZAMAGAILUA

Bezeroa: Taim Weser

Instalazioa: Callaoko Portuko Mineral Kontzentratuak Itsasontziratzeko Terminala

Zamagailua 163 milioi dolarreko inbertsiodun proiektuaren azken elementua da. Hizpide dugun zamagailua ez ezik, kaia, sarbide-zubia eta 3,5 km-ko uhal garraiatzailea ere eraiki ziren. Azpiegitura horrek 2 mila tona mineral kontzentratu heze baino gehiago garraiatzen ditu orduko. Hau da, aurreko garraio-ahalmena baino bost aldiz handiagoa da. Zamagailu horri esker, itsasontziek itxaron beharreko denbora zortzi egunetik ordu batzuetara murriztu da.

  • Ekipamendu elektrikoak fabrikatzea
  • Gela elektrikoa aurretiaz jartzea
  • PLC programatzea
  • Kontrolerako eta artapenerako Scada
  • Instalazioan bertan abian jartzea
  • MT hargunea, 10 Kv
  • Transformadore trifasiko lehorra – ABB – 10 Kv / 460 V 60 Hz – 630 KVA
  • Motor nagusiei Multidrive ABB berriztailearen bidez eragitea, 460 V; 60 Hz
  • Jasoketa; 150 KW; (ALDAGAILUDUN HARROKETA) 460 V; 60 Hz; 1200 rpm; 3P
  • Uhalaren translazioa; 15 KW; (ALDAGAILUDUN HARROKETA) 460 V; 60 Hz; 1200 rpm; 3P
  • Translazioa: 12 u.d x 7.5 KW; (ALDAGAILUDUN HARROKETA) 460 V; 60 Hz; 1800 rpm; 3P
  • Pitaren jasoketa; 11 Kw; (ZUZENEKO HARROKETA) 460 V; 60 Hz;1800 rpm; 3P
  • PLC Siemens 300 kontrola
  • Scada WinCC malgua

OPCdun portu-sistema bidezko komunikazioa

PROIEKTUA: LEKEITIOKO HUA-KO SISTEMA ELEKTRIKOA ETA KONTROLERAKOA BERRITZEA, HORREKIN LOTUTAKO PONPAKETAK ETA GAINEZKABIDEAK (BIZKAIA)

Bezeroa: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa

Instalazioa: Lekeitioko HUA, horrekin lotutako ponpaketak eta gainezkabideak (Bizkaia)

Lea Artibaiko eskualdeko saneamendu-sareak honako hauxe du osagai: HUA, hodiak, ponpaketak eta gainezkabideak. Lekeitioko HUAn, giza kontsumoaren ondorioz sortutako hondakin-urak tratatzen dira.

HUA 1985ean eraiki zen. Abian jarri zenetik, zenbait eguneraketa egin dira, eta ekipamendu zein sistema berriak jarri dira.

Hona hemen proiektuaren helburua: Lekeitioko HUAk eta horrekin lotutako ponpaketek (futbol-zelaia, portua, Isuntza, Kinkozes, Marierrota, Karraspio, Ikutza, Agarre, Endai I eta 2) zein gainezkabideek osatutako Lekeitioko Saneamendu Sarean lehendik zeuden instalazio elektrikoak eta kontrolerakoak berritzea.

SEI enpresak ABEEpean betearazi zuen proiektua, eta %50eko partaidetza izan zuen bertan.

HUAn, Motorrak Kontrolatzeko Zentro berria jartzea eta, horretarako, HUAn lehendik zeuden tokiko kaxak integratzea.

HUAn lehendik zegoen Scada ordezkatzea, Lekeitioko Sistema osoko Scada aplikazio berria ezartzeko.

PLCen ordez, gaur egungo PLCak jartzea eta, horretarako, programazio berria egitea.

Instalazioan bertan, operadore-panela (OP) jartzea motorrak kontrolatzeko zentroan integratuta eta, bertatik, lantegia oso-osorik abian jartzeko/bistaratzeko aukera ematea.

Ponpaketetan, kaxaren egoeraren arabera, aldatzea edo berri bat jartzea eta PLC zein OP ere txertatzea. HUAko tokiko SCADAn eta Saneamenduko SCADA WASen txertatzea.

Ekipamenduen eta pertsonen funtzionaltasuna, fidagarritasuna eta segurtasuna hobetzea izan da azken helburua.

Lekeitioko HUA:

  • 1. hargunea, M.T. 13,2 Kv; 315 Kva-ko transformadoretik 3F+N 400/230V 50 Hz-rako iragaitza egitea. CCMko 4P 630A etengailu motorizatua.
  • 2. hargunea, M.T. 13,2 Kv; 315 Kva-ko transformadoretik 3F+N 400/230V 50 Hz-rako iragaitza egitea. CCMko 4P 630A etengailu motorizatua.
  • 3. hargunea, 120 Kva 3F+N 400/230V 50 Hz-ko multzo elektrogenoa. CCMko 4P 250A etengailu motorizatua.
  • Lekeitioko HUAko motorren kontrola CCM bakarrean dago zentralizatuta, eta 120 zerbitzu kontrolatzen dituen 18 armairu-modulu dauzka; SIEMENSeko SIRIUS SIMOCODE pro darabil, eta Profineteko 112 nodoko sarea eratzen du.
  • HUAk 9 Siemens SINAMICS V20 maiztasun-aldagailu ditu, eta haien potentzia 0,55-37 Kw-koa da. Beste 9 Sirius harrogailu leun ere baditu, 12,5-55 Kw-koak.
  • SIMATIC HMI TP1200 COMFORT eragiketa-panela.
  • 2 ET200 duen PLC Siemens CPU315-2 PN/DP kontrola.

GURE BEZERO BATZUK