nor gara
ENPRESA
SEI – INGENIERÍA, EQUIPOS Y MONTAJES ELÉCTRICOS, S.L. industriarako zerbitzuen enpresa da, elektrizitatearen sektorean garatzen du bere jarduera eta bere jakintza zein egikera ona ezartzen ditu dibisio guztietan: ingeniaritza, ekipamenduen fabrikazioa, muntaketak, automatizazioa, komunikazio industrialak eta artapena.
ATZO ETA GAUR
SEI SA 1977an eratu zen Bilbon, garabien, labeen eta, oro har, makinen ekipamenduan espezializatutako zenbait profesional sustatzaileren ekimenez.
80ko hamarkadaren erdialdean, bere ekipamenduetan lehenengo kontrolatzaile programagarriak ezarri zituenez, bilakatu egin zen, harik eta industriarako zerbitzuen enpresa bihurtu arte.
Harrezkero, SEI hazi eta bilakatu egin da urteen joan-etorrian, industriako abangoardian jarraitzen du eta berrikuntza teknologikoa ezarri du ingeniaritzan, ekoizpenean eta kontrolerako zein kudeaketarako sistemetan, 4.0. Industriaren esparruan.
2018. urtean, SEI S.A. enpresa SEI S.L. bihurtu zen, autokudeaketan eta bezeroei eskainitako zerbitzuaren kalitatean hobera egiteko asmoz.
ZIURTAGIRIAK
SEI SL enpresak OCA Instituto de Certificación SLU erakundearen ziurtagiria dauka honako arau hauetan:
giza taldea
SEI zerbitzuen enpresa da, eta balio erantsiko irtenbide berezien bidez erantzuten die bezeroen premiei. Hori dela eta, SEI enpresaren aktibo nagusia bere giza taldea da. Gaur egun, honako hauexek osatzen dute esperientzia handia duen balio anitzeko talde hori:
Ingeniaritza Elektrikoko eta Telekomunikazioetako goi-tituludunak.
LAPeko goi-teknikariak.
Proiektugileak eta delineatzaileak.
Arduradunak, obra-buruak eta ofizialak.