Lekeitioko HUA-ko sistema elektrikoa eta kontrolerakoa berritzea, horrekin lotutako ponpaketak eta gainezkabideak.

Azalpena

Lea Artibaiko eskualdeko saneamendu-sareak honako hauxe du osagai: HUA, hodiak, ponpaketak eta gainezkabideak. Lekeitioko HUAn, giza kontsumoaren ondorioz sortutako hondakin-urak tratatzen dira.

HUA 1985ean eraiki zen. Abian jarri zenetik, zenbait eguneraketa egin dira, eta ekipamendu zein sistema berriak jarri dira.

Hona hemen proiektuaren helburua: Lekeitioko HUAk eta horrekin lotutako ponpaketek (futbol-zelaia, portua, Isuntza, Kinkozes, Marierrota, Karraspio, Ikutza, Agarre, Endai I eta 2) zein gainezkabideek osatutako Lekeitioko Saneamendu Sarean lehendik zeuden instalazio elektrikoak eta kontrolerakoak berritzea.

SEI enpresak ABEEpean betearazi zuen proiektua, eta %50eko partaidetza izan zuen bertan.

Lanen irismena

HUAn, Motorrak Kontrolatzeko Zentro berria jartzea eta, horretarako, HUAn lehendik zeuden tokiko kaxak integratzea.

HUAn lehendik zegoen Scada ordezkatzea, Lekeitioko Sistema osoko Scada aplikazio berria ezartzeko.

PLCen ordez, gaur egungo PLCak jartzea eta, horretarako, programazio berria egitea.

Instalazioan bertan, operadore-panela (OP) jartzea motorrak kontrolatzeko zentroan integratuta eta, bertatik, lantegia oso-osorik abian jartzeko/bistaratzeko aukera ematea.

Ponpaketetan, kaxaren egoeraren arabera, aldatzea edo berri bat jartzea eta PLC zein OP ere txertatzea. HUAko tokiko SCADAn eta Saneamenduko SCADA WASen txertatzea.

Ekipamenduen eta pertsonen funtzionaltasuna, fidagarritasuna eta segurtasuna hobetzea izan da azken helburua.

Datu teknikoak

  • 1. hargunea, M.T. 13,2 Kv; 315 Kva-ko transformadoretik 3F+N 400/230V 50 Hz-rako iragaitza egitea. CCMko 4P 630A etengailu motorizatua.
  • 2. hargunea, M.T. 13,2 Kv; 315 Kva-ko transformadoretik 3F+N 400/230V 50 Hz-rako iragaitza egitea. CCMko 4P 630A etengailu motorizatua.
  • 3. hargunea, 120 Kva 3F+N 400/230V 50 Hz-ko multzo elektrogenoa. CCMko 4P 250A etengailu motorizatua.
  • Lekeitioko HUAko motorren kontrola CCM bakarrean dago zentralizatuta, eta 120 zerbitzu kontrolatzen dituen 18 armairu-modulu dauzka; SIEMENSeko SIRIUS SIMOCODE pro darabil, eta Profineteko 112 nodoko sarea eratzen du.
  • HUAk 9 Siemens SINAMICS V20 maiztasun-aldagailu ditu, eta haien potentzia 0,55-37 Kw-koa da. Beste 9 Sirius harrogailu leun ere baditu, 12,5-55 Kw-koak.
  • SIMATIC HMI TP1200 COMFORT eragiketa-panela.
  • 2 ET200 duen PLC Siemens CPU315-2 PN/DP kontrola.
Bezeroa
Logo de la empresa Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
Instalazioa
Lekeitioko HUA, ponpaketak eta gainezkabideak (Bizkaia)
Kontaktuan jarri

SEI S.L. te informa de que los datos de carácter personal que proporciones rellenando este formulario serán tratados pro SEI S.L. como responsable de la web. La finalidad de la recogida y tratamiento de los datos personales que se solicitan es para gestionar la solicitud realizada en este formulario de contacto y poder disponer de su contacto para mantener una conversación.

Legitimación: Consentimiento del interesado. Como usuario e interesado informo que los datos que facilitas estarán ubicados en los servidores de xxx (proveedor de hosting y de email) dentro de la UE. Ver política de privacidad de xxx. El no introducir los datos de carácter personal que aparecen en el formulario como obligatorios podrá tener como consecuencia que no se pueda atender la solicitud.

El usuario podrá ejercer el derecho de acceso, rectificación limitación y suprimir los datos en xxx@sei.com.es así como el derecho a presentar una reclamación ante una autoridad de control. Si lo deseas, puedes consultar la información adicional y detallada sobre la política de privacidad y aviso legal en la página web sei.com.es.

Partekatu
Bezeroa
Logo de la empresa Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
Instalazioa
Lekeitioko HUA, ponpaketak eta gainezkabideak (Bizkaia)
Partekatu
Scroll to Top