Azalpena
2 zubi-garabi hauen funtzionamendu arruntean arazo elektromekanikoak antzeman zirenez, zaharberritu egin behar ziren, maniobrak egitean behar besteko segurtasuna bermatzeko, zentraleko multzoak desmuntatzen hasi baino lehen.
Lanen irismena
* Lehendik dauden korronte-harguneen ordez, garabien elikadurako barra isolatuak eta, orgaren kasuan, kable-euskarrien bidez jasandako gortina-barra jartzea.
* Ekipamendu elektrikoa.
Maniobrarako eta babeserako armairu elektrikoak aldatzea.
Aginte-postuen ordez, teknologia berriko beste batzuk jartzea.
Instalazio osoko kable elektrikoak eta hoditeria aldatzea.
Mikroetengailuen ordez, teknologia berriko beste batzuk jartzea.
Aginte-zubiak irrati bidez hornitzea.
Errotore-erresistentziak aldatzea.
Tailerrean, motorrak, kojineteak, ikatzak… berrikustea.
Garabiak sinkronizatzea, bi garabien maniobra egiten denean kontrolak aginte-postuetako batetik manipulatzeko aukera egon dadin.
Datu teknikoak
- 85/15 Tn-ko jasoketa, 88 metroko ibilbidea, 16,5 metroko garabi-argia.
- 400 V 50 Hz-ko hargunea, errail isolatudun korronte-harguneen ordez.
- 160 A-ko etengailu nagusia, babes diferentzial erregulagarria duena.
- 85 Tn-ko jasoketa nagusia.
- Jasotzeko 16 Kw-ko 2 motor.
- Korapilo itxidun Altivar 71 maiztasun-aldagailu bidezko eragintza-sistema.
- Bigarren mailako 15 Tn-ko jasoketa.
- Jasotzeko 10 Kw-ko 2 motor.
- Errotore-erresistentzia bidezko abiadura-erregulazioa eta eldrodun balazta.
- Orgaren translazioa (16.5 m-ko argia):
- 2,75 Kw-ko 2 motor.
- Altivar 71 maiztasun-aldagailu bidezko eragintza-sistema.
- Zubi-translazioa:
- 3 Kw-ko 2 motor.
- Errotore-erresistentzia bidezko abiadura-erregulazioa eta eldrodun balazta.
- PLC Schneider Electric TSX kontrola.
- Kabinako konbinagailuak edo Itowa irrati-ekipamendua dituen mahaitik bideratutako agintea.